Mugikortasun iraunkorra gaur egungo gizartearen erronka garrantzitsuenetako bat da. Beharrezkoa da bidaiariei erosotasun-maila handia eskaintzen dieten eta, aldi berean, ingurumena errespetatzen duten edukiera handiko garraio-sareak izatea.
CAF Taldea nazioartean liderretako bat da mugikortasun iraunkorreko sistema integralak diseinatzen eta ezartzen. Gainera, produktu eta zerbitzu-sorta zabala du: sistemaren diseinua, obra zibila, seinaleztapena, beste sistema elektromekaniko batzuk, zerbitzuak, material gurpildunaren hornidura eta sistemaren operazioa.